Helburuak

Euskadiko Ehiza Federazioa erakunde pribatua eta irabazi nahia ez duena da, eta nortasun juridiko propioa eta egiteko ahalmena dauka; Kirolariak, teknikoak, epaileak, elkarteak, kirol elkarteak eta beste erakundeak batzen ditu, Euskadin ehiza sustatzeko helburuarekin. Kirol modalitatea hurrengo diziplinaz osatuta dago: erakus-txakurrak, arrasto-txakurrak, beso usoak, usakume kaiola, colombaire usakumea, ehiza ibilbideak, ehiza txikia txakurrarekin, oilargor ehiza, ehiza, eper ehiza, galeperra kaiola, galerra colombaire, san huberto, arku-ehiza, compak sporting, silbestrismoa, altaneria.

Bere helburuak betetzeko, hurrengo betebeharrak gauzatzen ditu federazioak:

  1. Dagokion kirol modalitatea ordezkatzea Estatuan eta nazioartean, eta, hala dagokionean , federazioa beste erakunde batzuei atxikitzeko era zehaztea.
  2. Partaide diren lurralde federazioen jarduera kordinatzea.
  3. Erkide mailan txapelketa ofizialak eta kirol modalitateko jarduerak antolatzea.
  4. Parte hartzeko eta lehikatzeko arauak ezartzea betiere, betse lurralde eremu bateko federazioek ezarritako arauak betez, hala dagokionean.
  5. Estamentu guztiek Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte har dezaten baliabideak jartzea.
  6. Kirol modalitateko federazio baimenak ematea.
  7. Federazioaren jarduera aurerra eramatean sortutako arazoez arduratzea eta horiek konpontzea, organo judizialek eta kirol epaileen organoek ere euren aginpideak dituztela kontuan izanik.
  8. Federazioaren arautegiak betetzen direla bermatzea, eta arau horien arabera duen diziplina ahalmena betetzea.
  9. Administrazioari laguntzea debekatutako substantziak, talde farmakologikoak eta arauz kanpoko metodoen erabilera prebenitzen, kontrolatzen eta zigortzen, horretarako xedatuta dagoen araudiarekin bat etorriz.
  10. Dagokion kirol modalitateko teknikariak eta epaileak prestatzea, horretarako ezarriko den araudiarekin bat.
  11. Baliabide ekonomikoen helburua zehaztea eta baliabideok esleitzea, beste erakunde batzuek bere jarduerarako transferitzen dizkioten baliabideak kudeatzea, eta baliabide guztiak ongi erabiltzen direla kontrolatzea.
  12. Lurralde federazioentzako, eta hala dagokionean kirol klub eta elkarteentzako diru laguntzak esleitzea eta aplikatzen direla kontrolatzea.
  13. Euskadiko administrazioei laguntzea kirola sustatzeko helburuetan, eta, bereziki, 14/1998 Legeak federazioei zuzenean ematen dizkien lankidetzako eta aholkularitzako funtzio jakinetan.
     n) Estatutuak eta arautegiak egitea.
  14. Dagozkion kirol modalitateetan eta lurralde eremuan, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea eta, ahal den heinean, bermatzea.
  15. Eta, oro har, dagozkion kirol modalitateen jarduera sustatzeko eta hobetzteko komeni den guztia xedatzea.
  16. Balio-urritasun físiko, psikiko, sentsorial nahiz mistoak (kirol egokitua) dituen biztanleriak praktikatuko duen kirolaren ardura duten kirol federazioekin parte hartzea bere gizarte integratzeari dagokionean ekarpena egiteaz gainera behar duten laguntza teknikoa emateko helburuarekin.
« Urria - 2024 »
L M M J V S
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
Eguraldia
Sol
º / º
Sol
º / º